2023(e)ko urriaren 30(a), astelehena

 Kaixo! 5urteko gelak Gorbeiara joan ginen eta hona hemen bertan bizi izandako momentu batzuen argazkiak.








2023(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

IPUIN KONTAKETA MUSIKATUA


    Aste honetan, 2 urteko umeok, Txomin untxia eta bere lagunak ezagutzeko aukera izan dugu, Idoia eta Enekori esker. Gainera, gitarraren zuzeneko soinuari esker, adi-adi egon ginen istorioan erabat murgilduta.
    Ipuina entzun ostean, Txomin untxiak dituen bezalako belarriak prestatu genituen, etxekoei erakusteko. Ze ondo pasatu genuen!



MILA ESKER IDOIA ETA ENEKO!!!



 

2023(e)ko maiatzaren 8(a), astelehena

NOA (LO EGITEN IKASTEN ARI DA)

 5 URTEKOAK MARTA FABREGASEN BISITA IZAN DUGU. BERE LIBURUA AURKEZTERA ETORRI ZAIGU: "NOA" (LO EGITEN IKASTEN ARI DA).
LIBURUA OINARRITZAT HARTUTA, GORPUTZ KONTZIENTZIA , YOGA ETA ERLAXAZIOA LANTZEN DITUEN TAILER BAT PRESTATU DIGU.
 

NOAREN ISTORIOAREN BIDEZ ERLAXATZEKO HAINBAT TRIKUMAILU IKASI DITUGU ETA LIBURUAN AGERTZEN DIREN LAGUNEN AHOLKUAK HARTU ETA PRAKTIKAN JARRI DITUGU.










ESKERRIK ASKO MARTA, PLAZER BAT IZAN DA! 


2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

LIBURUEN MUNDUAN MURGILDUZ

Egun hauetan liburu astea ospatu dugu. Istorio ezberdinak ezagutu ditugu, mundu ezberdinetara bidaiatuz. Zelako ondo pasa dugun lagunartean ipuinak irakurtzen!!!

Zeinek daki, agian etorkizuneko ipuin kontalari edo idazleren bat dugu gure artean!!!


HH 2 URTE


2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Martxoak 8

 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, ikasleek beraientzat garrantzitsuak diren emakumeen argazkia ekarri zuten ilusio handiz.

EMAKUMEAK GORA!





ONGI ETORRI UDABERRIA!!!

 


Hemen gaude 2 urtekoak udaberriari hasiera ematen. Aurpegiak margozten pozik ibili gara! 

Ondo pasa oporretan eta bueltan argazki gehiago partekatuko dizkizuegu.




2023(e)ko martxoaren 16(a), osteguna